Oñatiko esamoldiak karta-jokoa
Oñatiko Udala / Badihardugu Euskara Elkartea
10€
- Argitaletxea: Badihardugu Euskara Elkartea ; Oñatiko Udala
- Kokapena azokan: Artekale 062
Deskripzioa
Oñatiko esamoldeen karta-jokoa da, oñatiera modu jostagarrian lantzeko aukera ematen duena. 42 karta erakargarri eta koloretsu ditu, eta horietan 42 esamolde batzen dira. Jokatzeko bi modu daude: koloreka eta zenbakika. Karta bakoitzean, azalpena eta adibideak datoz, eta baita esamoldeari buruzko galdera bat ere; karta lortzeko, ezinbestekoa da galderari zuzen erantzutea.Transmisioa helburu. Familian eta lagunartean jokatzeko balio du; jolastuz eta momentu atsegin bat pasatuz, Oñatiko esamoldeak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera ematen du.Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz, eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- Euskarria: Mahai-jokoa
- Sailkapena: Jolasak