34. Durangoko Azoka

Nafarroa izan zen ediziorako aukeraturiko ardatza, kontutan izanik 2000. urtean 800 urte beteko zirela Durangoko Lurra Nafarrotik banandu zutela. Hainbat ekitaldi egon ziren herrialde horretako euskalgintzari zein kulturgintzari buruz. Esaterako, euskarazko komunikabideen inguruko mahai-ingurua eskaini zuten zenbait kazetarik.

Argizaiola Jose Maria Jimeno historialari eta etnografo nafarrak jaso zuen. Gainera, Errose Bustintza Mañariko idazlea oroitzeko ekitaldia antolatu zuten.

Jon Lopategiri omenaldia egiteko bertso saioa antolatu zuten Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Ediziorako kartela Garazabal artistak ondu zuen.

34  Azoka 1999 028