35. Durangoko Azoka
Euskal Herria eta Alemaniako kulturen arteko loturak aztertu zituzen 2000ko azokan, Wilhelm von Humboldt ikerlariak 1801ean Euskal Herrian zehar eginiko bidaia erreferentzia lez hartuta. Esaterako, gaiari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuten Ingo Niebel, Xabier Arzallus eta Joxe Azurmendik.
Klaus Franz Albert Niebel kulturgile alemaniarrak jaso zuen Argizaiola, Alemanian euskal kulturaren bultzatzaile eta enbaxadore lez eginiko saiakera eskertzeko.
Edizioa iragartzeko kartela Jose Enrike Urrutia Capeau margolari eta idazleak ondu zuen.