44. Durangoko Azoka

Kataluniako kultura gonbidatu zuten Durangora eta kataluniarrek casteller-erakustaldia egin zuten. Kataluniako gainerako ordezkariek hango kultura lau haizetara zabaldu zuten Landakotik.

Abenduaren 15ean Euskaldunon Egunkaria auziko epaiketa hastear zen, eta Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak deituta, 'Azoka hustu, plaza bete' ekimena egin zuten abenduaren 6tan. Gerediaga elkartea eta beste zenbait eragile ere batu ziren deialdira. Ordu laurdeneko elkarretaratzea egin zuten Landako plazan.

Argizaiolarekin ikastoletako lehen andereñoen ekarpena eskertu zen. Izaskun Arrue, Libe Goñi, Izaskun Gastesi, Karmele Esnal eta Begoña
Arangurenek jaso zuten saria, guztien omenean.

Lur Merino diseinatzaileak sortu zuen ediziorako kartela.

azoka 09 1 162 copia_1200x797