45. Durangoko Azoka

Xabier Lete poeta eta kantaria hil zen egunean bertan hasi zen Durangoko Azokaren 45. edizioa. Horren ondorioz, Leteren figura oso presente egon zen azokan eta aurkezpenetan. .

Herrialde gonbidatua Kurdistan izan zen. Kurdistaneko abestiak eta musika ikasteko saioak eskaini zituzten, adibidez. Horrez gainera, hizkuntzari eta adierazpen askatasunari buruzko bi mahai-inguru antolatu ziren.

Erotismoa izan zen edizioaren hari edo gaia. Horren ingurumarian arlo ezberdinetako artistekin mahaingurua garatu zen, eta jostailu erotikoen tailer bat ere egin zen

Argizaiola Imanol Urbieta musikagileari eskaini zion Gerediaga elkarteak, umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik. 

Ediziorako irudia lehiaketa bidez aukeratu zen, eta Fede Bosch diseinatzaile katalanak irabazi zuen.

5532326910_cf61ba2ca2_c