51. Durangoko Azoka

1992az geroztik Argizaiola saria eman zuen Gerediaga elkarteak, aro zailetan euskal kulturarentzat argia ekarri zuten ekintzaileei eskerrak emateko. Azkeneko Argizaiola 2015ean eskaini zuen, eta hartzailea kolektiboa izan zen: euskararen eta euskal kulturaren alde itzalean eta boluntario lanetan urte asko eman duten pertsona anonimoei edo inurriei eman zien.

Gero eta gehiago, bisitaria ikusle izatetik parte-hartzaile izatera igarotzen ari zela baloratu zuen antolakuntzak. Azoka erakusleiho hutsa izatetik plaza bat bihurtzera igaroa zen. Ahotsenean 70 emanaldi eta 50 solasaldi eskaini zituzten sortzaileek; karpa lepo bete zen Huntza talde hasiberria ikusteko, adibidez.

Diasporarekin harremanak landu, eta Argentinako euskal komunitateak standa ipini zuen Landako Gunean. Gainera, zenbait solasalditan ere parte hartu zuten bertako kideek.

Bizitzekoa DA! lemapean garatu zen edizioa, eta irudia Christine Etchevers margolariak sortu zuen.

30601184063_5a80833fb8_c