56. Durangoko Azoka

Pandemiaren barruko bigarren urtea izan zen. Azokak eredu presentziala ere eduki arren, osasun neurrietara egokitu eta ezarritako aforo mugatuarekin garatu behar izan zen. Horrela, txanda-sistema bidez etorri ziren kulturazaleak erakusmahaiak bisitatzera; orduro 1.200 hain zuzen ere. Internet bidezko salmenta eta azoka egunak kontaun izanda, abenduaren 3tik 8ra iraun zuen ekimenak.

Urte berezia izan arren, partaideek aurrera egiteko gogoa erakutsi zuten; 220 stand ipini zituzten landakon, eta 990 nobedade egon ziren ikusgai bertan zein online sisteman. Bisitariek ere kulturaz gozatzeko gogoa agertku zuten, eta arduraz egin zituzten bisitak; guztira, 25.000 pertsona batu ziren azokan.

Sormen Beka Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaileak lortu zuen Barraka bideojokoarekin. Abentura-bideojoko bat izan zen, haurrentzako fantasiazko mundu estetiko baten barruan.

Kartela Leire Urbeltz sortzailearen eskutik etorri zen. Azokaren hasierako garaietako irudien berrikuspena egin zuen Desipuindegia izeneko artelana sortzeko.

51723548111_fae6997cc0_c