Esteban Urkiaga, Lauaxeta : poesia, artea, ideologia
Kortazar, Jon
22€
- Argitaletxea: Pamiela
- Kokapena azokan: Barrenkale 051-058
Deskripzioa
Liburu honetan bildu ditut azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi ditudan artikuluak. Batzuk argitaratuak izan dira toki eta hizkuntza desberdinetan; beste batzuk, aldiz, oraindik ez dute plaza ikusi.
Sail bi ditu liburuak. Lehen ataleko hiru kapituluetan landu ditut izenburuan diren hiru gai nagusiak: Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz. Jesus Guridiren zarzuelarekin eta Ortega y Gasseten eta Unamunoren pentsamenduarekin erkatu da euskal poetaren emaitza.
Bigarren atalean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu dut «santu kulturalen» teoriari jarraikiz. Horrela bere bizitzaren irudia, Mungiako Udalak 2005ean eginiko omenaldia eta bere liburuek kaleetan duten agerpena aztertu ditut, gaur egun poetak gizartean duen itzala marrazteko asmoz.
Liburua Lauaxetaren irudi ezezagunekin eta garaiko argazkiekin horniturik dago.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 9788491724254
- Bilduma: Saio eta Testigantza
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
17€
Abadia : jakintsua eta bere garaia
Sagarzazu Altuna, Iñigo
18€
Amerika eta euskal diaspora euskal literaturan
Barandiaran Amarika, Asier
19€
Amerikanuak
Douglass, William A.
29.5€
Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
13€