Patrizioak eta plebeioak : gure prosaren emergentzian

Patrizioak eta plebeioak : gure prosaren emergentzian

Altonaga Sustacha, Kepa

17€

  • Argitaletxea: Pamiela
  • Kokapena azokan: Barrenkale 051-058

Deskripzioa

Gure prosaren emergentzia-prozesuaren sei unetara hurbilduko zaitu Patrizioak eta plebeioak. Kronologia horretan arrabisitatu eta kuestionatuko dira hala Sarako eskolaren loraldiak bizi izandako debaklea, nola Peña- florida kondearen eta ilustratuen ekarpen nulua; hala Mogeldarren euskararekiko planteamendu zeharo subsi- diarioa Basarteko Unibertsitatean, nola «The Oña Connection» izenda dezakeguna, azken hiru kapituluetan. Axularrek eta gure klasikoek, orok, prosa europar homologagarriaren uberan bideratu zuten euskararen tra- dizio idatzia, baina diglosiaren pipiak joko du espazio trinko hori, eta ia ez da euskarazko libururik idatziko, soilik gutxi batzuk eta ezinbestean, euskara besterik ez dakiten behe-mailako euskaldunentzat. Euskal Pizkundearen urteetan, «Oñako akademikoek» euskarari hizkuntza kultuen liga berean jokarazi nahi izan zioten, eta autore greko-latindarrak itzuli zituzten, baina ez aurreko tradizioaren ildoan: lexiko hiperpuris- taz baliatu ziren, eta purismo sintaktikora zuten jo, prosaren erregresioa eraginez ziklo arturikoraino. Gaur-gaurkoz, «balizko esentziek eraikitako tabuak» kateatuta gauzka purismo erremanentera. Hortik aska- tu ezean, ezinezkoa da euskarazko prosa homologagarri bat. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • ISBN: 9788491724247
  • Bilduma: Upaingoa Saila
  • Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera