Etxearen korapiloa nola askatu : etxebizitza-politika justurako gakoak
Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta, Unai
21€
- Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea
- Kokapena azokan: Barrenkale 016
Deskripzioa
Etxebizitzaren korapiloa askatu daiteke. Horretarako hainbat neurri politiko, ekonomiko eta sozial hartu behar dira, herritarrei eskaintza, prezio eta ziurtasun egokia emango dietenak. Euskal Herrian etxebizitza-politika justu bat gauzatzeko hogeita hamar gako daude, ia aldi berean eta epe luzez aplikatu beharrekoak. Gaurtik hasita.
Herritar guztiei etxebizitza duin, eskuragarri eta iraunkor baterako sarbidea bermatzeko alokairu sozialeko etxe-parke publiko zabal eta unibertsala sortu behar da bereziki. Aldi berean prezioak kontrolatzeko mekanismoak ere ezarriz.
Europako eredu arrakastatsuenak diren Danimarkaren, Herbehereen edota Austriaren bidetik.
Nola? Etxe hutsak mugiaraziz, etxe merkeak lehentasunez erosiz, hiriak birdentsifikatuz, espekulazioa geldiaraziz, pisu turistikoak debekatuz... Kontuan izanik, betiere, etxebizitzaren arazoa konpondu behar dela bestelako arazoak sortu gabe, hiri-segregazioa edo euskararen kaltetzea kasu.
Erronka handi bezain egingarria, borondate politikoa badago. Bizitza eta etxebizitza benetako sinonimoak izan daitezen askatu behar dugu etxearen korapiloa. Gizartea guztiz apurtu baino lehen.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-8438-931-6
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika gehiago
Amaieratik hasi : euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Torrealdai Mandaluniz, Naia
12€
Bilbao 12 : una etnografía de un caso único en el fútbol mundial
Vaczi, Mariann
22€
Cecilia G. de Guilarte. Segunda República y Guerra Civil. 1932-1940 : investigación y reflexiones sobre su obra durante la Segunda República y la Guerra civil
Lezamiz Lugarezaresti, Julen
22€
Comunidad, ruralidad y género. Una etnografía en el Valle de Roncal
Barrón Iriarte, Ainara
20€
Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle : arloko alfabetatzea garatzeko oinarriak eta estrategiak
Zenbait egile
5€