IkasLab : etorkizuneko ikasgelaren kontzeptualizazioa eta garapena Euskadin

IkasLab : etorkizuneko ikasgelaren kontzeptualizazioa eta garapena Euskadin

Bilbao-Quintana, Naiara / López de la Serna, Arantzazu / Garay Ruiz, Urtza

22€

  • Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Kokapena azokan: Barrenkale 017-019

Deskripzioa

IkasLab Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Hezkuntza Fakultateko Weblearner ikerketa-taldeak garatu duen hausnarketa kolektiboko prozesu baten emaitza da. Liburu hau uste sendo partekatu batetik sortu da, ikas-espazioak hezkuntza-berrikuntzako prozesuen funtsezko atal gisa birpentsatzeko beharretik, hain zuzen.Liburuaren orrialdeetan barrena, irakurleak ibilbide zabal eta plural bat aurkituko du, berrikuntzaren oinarri teorikoetatik ikastetxeetan aplika daitezkeen adibide zehatzetara eramango duena. Lan honek, eredu edo irtenbide bakar eta itxia proposatu beharrean, ikas-espazioak arakatzeko, zalantzan jartzeko eta birdiseinatzeko gonbita egiten du, testuinguru bakoitzean kokatutako begirada kritiko eta sortzaile batetik.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2025
  • ISBN: 978-84-1319-702-9
  • Euskarria: Liburua
  • Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika