Kultura, aurkakotasuna eta boterea : testu hautatuak
Hall, Stuart / Atutxa, Ibai / Wark, McKenzie
21€
- Argitaletxea: Katakrak
- Kokapena azokan: Barrenkale 013-015
Deskripzioa
Obra zabala du Stuart Hallek. Ibai Atutxak osatutako bilduma honek 1973 eta 1987 artean idatzitako sei pieza jasotzen ditu. Anbizioz egindako hautaketa bat da Hallek izan zituen ikerketa eta politika lerro ezberdinak biltzen dituelako: diskurtsoen analisia egiteko tresnak dauzka, kultur ikerketen osaketa eta historia jasotzen du, II. Mundu Gerraren aurreko politika askatzailetik 1970etako hamarkada pentsatzen du eta «oinarria eta superestrukturaren» egunerokotasunaz gogoetatzen du. Eta tartean, ezusteko gonbidatuak aurkituko ditugu: Selma James eta Mariarosa Dalla Costa, Raymond Williams eta Richard Hoggart, Margareth Thatcher eta Fronte Nazionala, Friedrich Engels eta Lenin, Malcolm X eta George Jackson, Angela Davis eta Karl Marx.«Hallek ez dizkigu dauzkagun arazoak konponduko. Hori bai, lagunduko digu begiratzen, galderak egiten, kultura ulertzen eta gure borrokak artikulatzen. Gehiago atzeratu ezin dugun funtsezko irakurketa bat da». Ibai Atutxa, hitzaurrean«Hallek, behiala, “bermerik gabeko marxismo” bat eskatu zuen. Ez dago koiuntura argitzen duen metodo magikorik. Metodoak, izan ere, probatu, berrikusi eta, are, alboratu egin behar dira. Teoriak izan ere, tresnak dira, besterik ez. Ez dira magia». McKenzie Wark, hitzatzean
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-10316-07-2
- Bilduma: Saiakera
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika gehiago
Amaieratik hasi : euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Torrealdai Mandaluniz, Naia
12€
Bilbao 12 : una etnografía de un caso único en el fútbol mundial
Vaczi, Mariann
22€
Cecilia G. de Guilarte. Segunda República y Guerra Civil. 1932-1940 : investigación y reflexiones sobre su obra durante la Segunda República y la Guerra civil
Lezamiz Lugarezaresti, Julen
22€
Comunidad, ruralidad y género. Una etnografía en el Valle de Roncal
Barrón Iriarte, Ainara
20€
Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle : arloko alfabetatzea garatzeko oinarriak eta estrategiak
Zenbait egile
5€