Bide bihurrietan : gogoeta jauzilariak
Martinez, Elena
18€
- Argitaletxea: Alberdania
- Kokapena azokan: Barrenkale 047-050
Deskripzioa
Bide bihurrietan. Gogoeta jauzilariak hamabi atalek osatutako saiakeran, gai anitzez aritzen da egilea, irakurlea hausnarketaren lurralde urrunetara eraman nahian. Bidaia horretan, idazleari arintasuna dagokio, Italo Calvinok esan zuen bezala. Hau da, saiakerako gogoetek jauzilari izaera dute. Haria hartu, utzi eta berreskeratu egiten dute, testuinguru eta garai desberdinetako beste hari batzuek jorratzen diren gaiei argia egin ahala. Eta gogoetak bihurriak ere badira lerro zuzenari ihes egiten diotelako. Ildo beretik, Italo Calvinok aztertu zuen beste ezaugarri bat da hemen nagusi: zehaztasuna. Bada, saiakerak egiten dituen jauziek oinarri sendoa dute, nahiz eta ezusteko lekuetara eraman. Ez dira ez hutsalak ez errazkeriaz eginak; aitzitik, begirada zorrotz bati zor zaizkio, zeina filosofia, historia, antropologia, politika, filologia... eta literaturaren arloko adibideez elikatzen baita. Hortaz, adi: ezer ez doa esan gabe, ezer ez da jakintzat ematen. Izan ere, sasi argudioak arriskutsuak dira eta bidea ematen diote bidegabekeriari. Azken batez, nonahi eta noiznahi agerian utzi beharreko zentzugabekeria eta bidegabekeria horiek dira saiakeraren ardatza. Hala bada, irakurleak topo egingo du bertan gaitzetsitako emakume buruargiekin eta erbesteratutako moriskoekin, besteak beste, eta aukera izango du herritarren heriotzarekiko arrozteaz, taigako herrien gainbeheraz, Stalinen patriarkalismoaz, nazismoaren hutsaltzeaz, inperioetako gerrek eta kolonialismoak eragindako hondamendiez eta abarrez... hausnarketa sakona egiteko. Idazlan honek dakarren bibliografia oparoak, bestalde, ateak irekitzen dizkio irakurleari, nahi izanez gero, bere jakin-mina asetu arte ikertzen jarrai dezan.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-9868-927-3
- Bilduma: Saiakera
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
17€
Abadia : jakintsua eta bere garaia
Sagarzazu Altuna, Iñigo
18€
Amerika eta euskal diaspora euskal literaturan
Barandiaran Amarika, Asier
19€
Amerikanuak
Douglass, William A.
29.5€
Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
13€