Martxelo Otamendi : handira jotzeko kazetaritza
Ubeda, Garbiñe
17.5€
- Argitaletxea: Elkar
- Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
Deskripzioa
Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guadia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n “zuzendari bekario” hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, “munduan den lanbiderik politenaz”. Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorraz.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-1360-574-6
- Bilduma: Aleka
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
17€
Abadia : jakintsua eta bere garaia
Sagarzazu Altuna, Iñigo
18€
Amerika eta euskal diaspora euskal literaturan
Barandiaran Amarika, Asier
19€
Amerikanuak
Douglass, William A.
29.5€
Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
13€