Gabriel Aresti : poesia eta gizartea
Kortazar, Jon
24€
- Argitaletxea: Pamiela
- Kokapena azokan: Barrenkale 051-058
Deskripzioa
Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea liburuak Bilboko poeta handiari eginiko hurbilketa eskaintzen du. Lehen poemetatik hasi eta azken poemetaraino haren eskutik jarraitu du Jon Kortazar egileak garaiko historia. Bere poesiaren hariak bilbatzen ditu testu honek eta bere ardura nagusiak agertzen. Gerra Zibilari buruzko bere irudia, Javier Batarritaren heriotza tragikoa, Bilboko etxolen bizitza nekagarria, Otxarkoaga auzoaren eraikuntza, garaiko langileen istripu negargarriak aipatu zituen Gabriel Arestik.
Gogora ekarri ditugu gai horiek, bertsolariekin batera bere burua «Herrian txertatu, gu geu ere herri bihurtzeko» asmotan idazten zuen poetaren irudia eta bere lanaren irakurketa amaigabea agertzeko asmoz.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 9788491724551
- Bilduma: Saio eta Testigantza
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Literatura: Biografiak eta saiakera
Literatura gehiago
2023ko-2024ko Gabriel Aresti sariak : XL-XLI. Bilbao Hiria ipuin lehiaketa
Zenbait egile
17€
Abadia : jakintsua eta bere garaia
Sagarzazu Altuna, Iñigo
18€
Amerika eta euskal diaspora euskal literaturan
Barandiaran Amarika, Asier
19€
Amerikanuak
Douglass, William A.
29.5€
Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan
13€