Diskurtsoaren analisia Gizarte Zientzietan : oinarrizko kontzeptu eta tresnak
Velte, Samara
18€
- Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Udako Euskal Unibertsitatea
- Kokapena azokan: Barrenkale 016
Deskripzioa
Eguneroko hizkeran aski zabaldutako terminoa bihurtu da “diskurtsoa”: politikari batek jendaurrean emandako diskurtsoaz mintzo gara, edo diskurtso arrazistak sustatzen dituzten alderdiei buruz. Ohartzen gara erabiltzen dugun hizkuntza, neurri handi batean, bizitzea egokitu zaigun garaiaren eta bertan indarrean dauden harreman sozial eta politikoen sintoma dela. Baina nola aztertu edo frogatu dezakegu lengoaiaren eta fenomeno sozialen arteko harremana? Erantzuna Diskurtsoaren Analisian egon daiteke. Hizkuntzalaritzako tresnak Gizarte Zientzien eremura ekarriz, hizkuntzak errealitatea modulatzeko dituen hainbat moduri erreparatzen dio hark. Adibidez betetako kontakizun ulerterraz baten bidez, liburu honek Diskurtsoaren Analisiarekiko lehenbiziko hurbilketa bat eskaintzen die gai horrekiko interesa duten ikasle, ikertzaile zein irakurle arruntei. Bertan topatuko dituzte diziplinaren jatorriari eta ikergaiei buruzko nondik norakoak, autore nagusien hainbat ekarpen euskaratuta, tresna teoriko zein metodologiko esanguratsuak eta aplikazio praktiko batzuk, irakurlea hizkuntzaren aurpegi sozialari buruz hausnartzera gonbidatzeko asmoz.
Informazio gehiago
- Urtea: 2025
- ISBN: 978-84-8438-950-7
- Euskarria: Liburua
- Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika gehiago
Amaieratik hasi : euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Torrealdai Mandaluniz, Naia
12€
Bilbao 12 : una etnografía de un caso único en el fútbol mundial
Vaczi, Mariann
22€
Cecilia G. de Guilarte. Segunda República y Guerra Civil. 1932-1940 : investigación y reflexiones sobre su obra durante la Segunda República y la Guerra civil
Lezamiz Lugarezaresti, Julen
22€
Comunidad, ruralidad y género. Una etnografía en el Valle de Roncal
Barrón Iriarte, Ainara
20€
Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle : arloko alfabetatzea garatzeko oinarriak eta estrategiak
Zenbait egile
5€